Aita Donostia konpositorearen azken lan ezezaguna berreskuratu dute

Josu Okiñena musikari eta ikerlariak berreskuratu du Andante Doloroso izeneko obra. Azaldu duenez, "ikuspegi berri bat" eman dio beste eskuizkribu batzuk aztertzeko.

Hamaika|28/07/2017 12:46|0 commment
Loading player...

Aita Donostia konpositorea hil baino bi urte lehenagokoa da pieza, 1954ko martxoaren 1ekoa. Pianorako egin zuen azken abestia da. Okiñenaren iritziz, "oso pieza berezia da, eta bere aberastasuna ikusiko da urteak pasatzen diren heinean". 

Duela hamar urte baino gehiago jaso zuen musikari eta ikerlariak eskuizkribu sorta bat. Horien artean zegoen Andante Doloroso izenekoa, Xuxurlak diskoan argitaratu duena. 

 
Loading player...