Ortega Bretos, Ainhoa

Urrian zabalduko ditu ateak Elías Querejeta Zine Eskolak Tabakaleran

Carlos Muguiro egitasmoko zuzendariak azaldu duenez, pentsatzeko, hausnartzeko eta ideiak sortzeko gunea izango da eskola. 

Elías Querejeta Zine Eskolak urrian zabalduko ditu ateak. Nolanahi ere, graduondoak 2018ko irailaren 21ean hasiko dira, Donostiako Zinemaldiarekin batera. Ikasturteak 54 asteko iraupena izango du, eta irakasleek modu presentzialean emango dituzte klaseak. Guztira hiru graduondoko eskainiko dira, eta bakoitzean 10-15 ikasleentzako tokia egongo da. 

Hiru erakundeen ekimenez sortutako proiektua da; Tabakalera, Zinemaldia eta Euskal Filmoteka. Antolatzaileek azaldu dutenez, zinema mundua pelikulak egitea baino gehiago dela erakutsi nahi dute eskolaren bidez. Hiru zutabe nagusi izango ditu: ikerketa, prestakuntza eta zabaltzea.