Ortega Bretos, Ainhoa

2017ko Aste Nagusi Pirata kolokan dagoela salatu dute piratek

Eusko Jaurlaritzaren hitz egiteko "borondate eza" kritikatu dute Donostiako Piratak mugimenduko kideek, eta bere proposamena "zintzotasunez" aztertzeko eskatu dute. 

Aste Nagusi "herrikoi eta partehartzailea" egitea da piraten asmoa. Azaldu dutenez, bestalde, "jarrera ezkorra" jaso dute Eusko Jaurtzaritzaren partetik, Donostiako kaiaren erabilera adosterako orduan. 

Beren iritziz, "laguntzeko prestutasun osoa" jaso behar lukete administrazioarengatik. Baina "burokrazia itogarri eta nahasgarria" jaso dutela salatu dute: "Irizpide aldakorrak, azken momentura arte zehaztu gabeko erabakiak, eta abar. Norberaren poltsikoak betetzeko interesa besterik ez duten enpresak bezala tratatzen gaituzte". 

Eusko Jaurlaritzak tasa komertziala aplikatzen diela esan dute, eta ez dutela uste beren irabazi asmorik gabeko lana aktibitate komertzialtzat kalifikatu behar denik. Hori dela eta, salerosketa aktibitatea ematen ez den leku eta momentuetan tasa ez-komertziala aplikatzea eskatu "nahi izan zioten" Jaurlaritzari, baina kritikatu dutenez, "ez zuen entzun nahi izan". Orain, proposamen hori "zintzotasunez" aztertzeko deia egin diote berriro Eusko Jaurlaritzari, eta adierazi dute baldintzak eztabaidatzeko prest daudela.