Ortega Bretos, Ainhoa

Mozal Legea ezarri diote Hala Bedi irratiari

Kordoi poliziala apurtu eta ertzainen aurka egitea leporatu diote hedabideari, baina desobeditzeko hautua egin dutela azaldu dute kideek.

Errekaleorreko argi mozketaren egunean egindako jarraipenagatik ezarri diote Mozal Legea. Azaldu dutenez, "gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra" izan zen irratia.

Hori dela eta, "egindako lanaren aurkako isuna" dela adierazi dute kazetariek, eta gaineratu dute ez dutela ordaintzeko asmorik. Beren hitzetan:"Herritar guztiok dugu lege injustuak desobeditzeko legitimitatea. Mozal legea, lege horietako bat den heinean, herritarroi orokorrean eta kazetarioi ere erasotzen digu. Mozala jarri nahi diote gure lanari, gure informatzeko eskubideari. Baina ez, gu ez gaude prest horretarako".