Ortega Bretos, Ainhoa

Erresistentzia kanpaldiari ekin dio Tosu Betirako mugimenduak

Adierazi dutenez, irailean hasiko dituzte Tosuko landa husten eta aparkalekua eraikitzen.

Tosu Betirako mugimenduak erresistentzia kanpaldiari ekin dio hirugarren aldiz. Izan ere, Getxoko Udalak Tosu izeneko landan eraiki nahi duen aparkalekuaren obrak irailean hasiko direla azaldu dute.

Bertan gertatzen ari dena ulertzeko 2006. urtera bueltatu beharra dagoela adierazi dute kideek, urte horretan aurkeztu baitzuen Getxoko udaletxeak 8.000 etxebizitza eraikitzeko proiektua. Herritarrek egindako mobilizazioen ondorioz atzera bota zuen plana Udalak, baina Ibarbengoako metro geltokia eraiki zuen 2011n. Horren ondoan egin nahi dute hiru solairuko aparkalekua.

Tosu Betirako mugimenduko kideek salatu dute egun Getxon dagoen azken landa gunera "porlana eta espekulazioa” ekarriko dituela aparkalekuak.