blog naiz, Beñat

«Infrasoinuak» azalera ekarri ditu Berri Txarrak taldeak

Iragan den azaroaren 24an aurkeztu zuen talde nafarrak bere lan berria. Hamar kantek osatzen dute diska eta ahotsik gabekoei zein azpiratutakoen doinuak argitara ekarri nahi dituzte Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek.

Aurkezpenaren egunean bertan, arratsaldez, Bilboko Elkar aretoan akustikoa egin zuten. 27an, hitzordua Donostian zen. Bertan, jendetza bildu ondoren, kalean geratu zirenen gozamenerako, Gorka Urbizuk kitarra jo eta kalean kantatu zuen.

Hilaren 28an Iruñean, 29an Baionan eta 30ean Gasteizen. Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan egindako saioetan bezala, arrakasta handia izatea espero da.

Zuzeneko emanaldekin jarraituz, abenduaren 9an Durangoko Azokan izango dira, Ahotsenean. Konfirmatutako beste daten artean martxoaren 10koa dago, Bartzelonako Razzmatazz aretoan ematekoa duen kontzertua dago. Horrekin batera, martxoaren 18an, Berri Txarrak-ek kontzertu berezia eskainiko du Barakaldoko BEC-en. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Infrasoinuak talde nafarraren bederitzagarren diska da eta hamar kanta berri bildu dituzte. Aurretik, Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak/Ukabilak (2001), Libre © (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009), Haria (2011), Denbora da poligrafo bakarra (2014) kaleratu dituzte.


 

Hamaika Telebista