blog naiz, Beñat

Gernikaren Egiak: Oroimen biziko herria

IPES elkartearen eskutik, Haritz Petralandak eta Ibon Meñikak gidatuta, "Gernikaren Egiak" dokumentala aurkeztu dute. Martxoan liburuxka aurkeztu ondoren, orain ikus-entzunezko tresnaren txanda heldu da. Bertan, ondare gisa, hainbat testigantza jaso dituzte eta Hamaika Telebistan ikusteko aukera izan dugu.