GUREAN GAUR

Peruk lortu du Errusiako munduko futbol txapelketarako azken txartela

Dagoeneko ezagutzen ditugu datorren urtean lehiatu beharreko Mundialean arituko diren 32 taldeen izenak. Bart gauean, Peruk Zelanda Berria gainditu du eta 36 urteren ondoren, agertoki nagusira itzuliko da. Europan, Daminarkak, Suitzak, Suediak eta Kroaziak lortu dituzte azken txartelak, Australiak bestalde Honduras gainditu zuen baita.

Txapelketak hutsune nabarmenak izango ditu, Italia, Holanda, Txile, AEB, Txekiar Errepublika, Irlanda biak, Gales edo Eskozia kanpoan geratu direlako.

Faborito nagusien zerrendan izen ugari azaltzen dira, Alemania guztien gainetik dagoela. Lau urte atzera txapeldun izan zirenen koroaren bila, besteak beste, Brasil, Argentina, Frantzia edo Espainia zelairatuko dira.