GUREAN GAUR

Toti Martinez de Lezeak "Arbasoen Ituna" eleberria kaleratu du

Obra honekin, idazle arabarrak Enda Lur-en jarraipena egingo du. Aurretik idatzitako liburuetatik aldentzen den liburua osatu zuen orduan eta oraingoan ere istorio, pertsonaia eta paraje miresgarriak zeharkatuko ditu irakurleak.

Kokagune berezi horietako bat Herensugearen Mendilerroan da. Bertan, tradizioak eta antzinako sinesmenak elkar lotzen dira, Iluniako hiriaren eta Iparraldeko Itsasoko kostaldearen artean. Eta hantxe topatu ahal izango dute Endako Mendi Sakratuen bigarrena.