GUREAN GAUR

Mugarik gabeko ikasleak sortzaileen lurraldea animatzen

Abian da Durangoko Azoka, euskara eta kulturaren plaza nagusia, euskararen herria gorpuztu eta sortzaileei bide ematen diona. Jende ugari bildu da gaur eta Hamaika Telebistak, egunero, 18:30etatik aurrera, saio berezia eskainiko du.

 

257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, bost bideo eta beste mota bateko 27 produktu. 129 parte-hartzaile eta 240 stand osatuko dute aurtengo edizioa. Hamaika Telebistak jarraipen zabala eskainiko dio urteko kultur hitzordu nagusiari. Saioak, elkarrizketak, erreportaiak eta Ahotsenea zein Irudienea-ko informazioa zuenganatuz. Hamaika Telebistak jarraipen zabala eskainiko dio urteko hitzordu kultural erraldoi honi. Egunero, 18:30etatik aurrera, saio berezia osatuko dugu eta sare sozialen bidezko jarraipena etengabekoa izango da.

Abenduaren 7an, Egun intentsua Durangon, ikasle eta gazte ugariren etorrerak dinamismo berezia eskaini dio gaurkoari. Hamaika Telebistan, protagonista ezberdinekin, Landakora hurbildu diren herritarrak, Bas(h)oan proiektuko Joseba Irazoki, Beñat eta Julen Achiary, Berri Txarrak taldea eta bere "Infrasoinuak", Izaro Andres, Maider Zabalegi edo bart Plateruena Kafe Antzokian jo zuten Governors arrasatearrak. Egunero, Durangoko Azokan, sormenaren telebista gara.

Lehenengoan, Beñat Zarrabeitia irekiera ekitaldian egon zen, Koldo Otamendi musikariekin hitz egiteko beta izan du, Elkar argitaletxeko stand-ean Lorea Agirrekin izan gara eta Ilargi Aristondo eta Nagore Sarasola lankideek giroan murgildu dira eta bidetik Zea Mays edo Beira taldeko kideak aurkitu dituzte. Hamaika Telebista, Durangoko Azokan, sormenaren telebista da.

Orotara, Durangoko Azokak zortzi gune ezberdin izango dira. Areto Nagusia edo Gogoetaren plaza bezala ezagutzen dena, Kabi@, Saguganbara, Plateruena, Ahotsenea, Irudienea, Szenatokia eta Azoka Telebista. Guztietan, denera, 400 aktibitate baino gehiago izango dira.


Ekoizpen kultural zabala aurkeztu dituzte ekoizle ezberdinek, orotara 200 nobedade osatuz. Musikagintzari dagokionez, Berri Txarrakek, Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture-k, Glaukomak, Governors-ek, Miren Narbaiza eibartarraren Mice proiektuak, Goseren errautsetatik sortutako Anita Parkerrek, Audiencek, Libek, Beñat Axiari, Joseba Irazoki eta Julen Axiarik osatutako hirukoak, Zazkelek, Ze Esatek!-ek, Aneguriak, Rafa Ruedak edo La Basuk diska berriak iragarri dituzte. Willis Drummond-ek biniloa kaleratuko du.

Liburuei dagokionez, Toti Martinez de Lezeak "Arbasoen Ituna" lana ekarriko du, Uxue Alberdik bere "JenisJoplin" partikularra, Jasone Osorok "Kastinga", Garazi Arrulak "Gu orduko haiek", Anjel Lertxundik "Horma", Jon Arretxek "Arrutiren banda", Iñigo Urdinagak "Surflaria eta paradisua", Eider Rodriguez-ek "Bihotz handiegia" edo Asier Serranok "Denen mina da nirea" obrak aurkeztuko dituzte. Ataramiñek, bestalde, euskal preso eta iheslariek egindako lanak kaleratu ditu aurten ere.


Horrekin batera, haurrentzako eskaintza zabala biltzeaz gain, ikus-entzunezko lanek gero eta pisu gehiago izango dute baita kultur askeak ere. Amaia Ereñaga kazetariak nobedade guztiak GARA egunkari 7ka astekarian publikatutako artikuluan bildu zituen.

Amaia Ereñagaren artikulua 7KAn


Ahotseneako zuzenekoak


Ahotseneako solasaldiak


Irudieneako egitaraua

Nobedade guztiak Musika Zuzenean saioan aztergatik

Musikari dagokionean bederen, Durangoko Azoka honetan izango diren berrikuntza musikalak arakatu genituen Musika Zuzenean saioan. Bertan, Koldo Otamendik eta Lutxo Egiak Atxuritik Landakorako bidea egin zuten, kotxean diska berrien kantak entzun eta komentatuz.


Hamaika Telebista