GUREAN GAUR

Nerea Arrien lekeitiarrak liburu berria kaleratu du

Biokimika eta piano ikasketak egin arren, bizkaitarrak idazle sena erakutsi du eta 2016an Lizardi saria irabazi ostean, orain Hirutter izeneko liburua kaleratu du.

Aurkezpen ekitaldia, azaroaren 29an, Donostiako udal liburutegiko sotoan egingo dute eta bertan, Nerea Arrien-ekin batera, Iñaki Aldekoa editorea egongo da.