GUREAN GAUR

Independentistak sareak manifestazioa egin du abenduaren 6rako Durangon

Landako Gunearen kanpoaldean, ehunka lagun bildu ziren plataformaren deialdia babesteko. Bertan, Txutxi Ariznabarretak azaldu zuenez, «abenduaren 6an, Espainiako konstituzioaren egunean, euskal herritarrok ez dugu ezer ospatzeko».

Ekimenean, eragile ezberdinetako ordezkarien presentziarekin eta Kataluniatik joandako ordezkariekin, 1978ko «konstituzioa Euskal Herriarentzat kartzela» dela azpimarratu dute. Ondorioz, Durangoko Landakotik 12:30ean abiatuko duten mobilizazioa deitu dute.