GUREAN GAUR

Lucio Urtubia: «Jendetza etorriko da Parisa. Sekulakoa da herritarrek egin dutena»

Larunbateko manifestazioa zuzenean eskainiko dizue Hamaika Telebistak goizeko 09:30etatik aurrera hasiko dugun saio berezian. Ekhiñe Atorrasagasti eta Beñat Zarrabeitiak egunotako gertaeren errepasoa egingo dute Bilbotik Parisa bidean diren euskal herritarren agurrei tarte emanez. 11:00etan Parisa joko dugu, bertan, Montparnassetik, euskal hedabideekin batera egingo dugun saio berezia osatzeko.
Hamaika Telebista Lucio Urtubia militante anarkistaren etxean da Parisen. Euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria ozen entzungo delakoan da Urtubia: «Jendetza etorriko da Parisa. Sekulakoa da herritarrek egin dutena. Ez zaudete bakarrik. Benetan handia da».
 
Frantziako hiriburuko berri zuzena izango dugu egunotan eta  larunbateko manifestazioa zuzenean eskainiko dizue Hamaika Telebistak goizeko 09:30etatik aurrera hasiko dugun saio berezian. Ekhiñe Atorrasagasti eta Beñat Zarrabeitiak egunotako gertaeren errepasoa egingo dute Bilbotik Parisa bidean diren euskal herritarren agurrei tarte emanez. 11:00etan Parisa joko dugu Montparnassetik euskal hedabideekin batera egingo dugun saio bereziarekin.