GUREAN GAUR

Kataluniako independentismoak indar erakustaldia egin du Bruselan

Auzia nazioarteko agertokira, bereziki Europako erakundeen bihotzera eramateko asmoz, eragile subiranistek manifestazioa egin dute Belgikako hiriburuan. Sinbolismoz beteriko hitzordua izan da, Carles Puigdemont presidentea eta Comin, Serret, Puig eta Comin kontseilariak bertan erbesteratuta daudelako. 45000 lagun bildu dira eta independentismoak abenduaren 21ko indarra hartu du.

 

Atarikoak

Lehenengo hitzordua, 10:30ean izan dute, Parc du Cinquantennaire delakoan. Bertara, Mérode eta Schuman metro geltokietan jaitsita erraz iritsi liteke. Ordubete beranduago, manifestazioa abiatuko da, Bruselako gunerik esanguratsuenetako batzuk igaro ondoren, Jean Rey plazara helduko dira. Bertan, amaiera puntua egongo da, Leopoldpark ezagunaren alboan.

Dagoeneko, ehunka kataluniar Belgikako hiriburuan daude eta kaleetan kantuekin zein esteladak erakutsiz kaleak koloreztatuzituzten bezperan egindako elkarretaratzean. Horietariko askok, sare sozialetan euren esperientziaren berri eman zuten. 

Beste asko ANCk edo Omnium-ek antolatutako autobusetan joan dira, herritarrek ordu andana egin dituzte errepidean baina gogotsu abiatu dira Kataluniako herri eta auzo ezberdinetatik. Marea horia bidean da.

Euren autoekin joatea erabaki dutenak ere badira eta kasu askotan Kataluniaren independentzia, preso politikoen askatasuna edo 155. artikuluaren aurkako mezuekin atondu dituzte. 

Trenez edo hegazkinez joatera ausartu edo horretarako baliabideak dituenik ere bada. Horiek horrela, milaka lagun espero dira bihar Bruselan.

Abenduaren 21eko hauteskundeak gerturatzen ari dira eta independentismoak mobilizazioaren bideari iltzatuta jarraitu nahi. Horretarako, aldarria Europako bihotzera eraman nahi izan du. Momentuz, sare sozialetan #RoadToBrussels traola kontinentean zehar hedatu dute.