Eguraldia
Joxe Landaren iragarpena
Gaurko eguraldia

GOIBELTZEN ETA HEGO HAIZEA ZAKAR GOIZEAN

Eguraldi goibela, baina ateriari eutsiko dio gauera arte eta hor fronte bikoitzak  mendebaldeko erasoa ekarriko du, haize ufada eta euri zaparrada mardulak lurraldera barreiatuz. Epeltasunari eta ateriari eutsiko dio egunean zehar. Kostaldean barnealdean baino epelago eta behetan goietan baino hobeto. Itxura aldetik dezente galduko du, baina giro goxoa haize babesetan behintzat. Eguraldiaren martxa pixka bat aldatuko da. Asko ez da txartuko asteartera arte, baina pixka bat petraldu bai. Beraz, gaur motel antzean eta bihar euri giroan eta fresko mendebalarekin.

Bihar

GAUEKO ZAPARRADA HORIEN HONDARRAK BAINA ATERTU NAHIAN

Gaueko zaparradak arinduta baina giro kaskarrarekin hasiko da eguna mendebaldeko haize sastarrarekin. Goiz partean euri lardatsa eta arratsaldean atertzera. Gaueko ostarteek zeropean jarriko dute tenperatura zenbait lekutan. Gaur egunean zehar euria gutxitzen, baina giro petrala mantenduko da tenperatura behe samarrean dela eta haize horrek ere dezente mikaztuko du giroa. Bihar epeldu ezinean baina txukunago. Bi eguneko onalditxoa eta horren ondoren okerrera.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)