Hanburgoko protestetan atxilotutako David Rincon ekintzailearen askatasuna aldarrikatu dute Bilbon

Guztira, 300 pertsona inguru atxilotu ditu polizia alemaniarrak G20aren aurkako mobilizazioetan. David Rinconen abokatua epaiketa azkarra egiteko prozedura irekitzen saiatzen ari da.

Ortega Bretos, Ainhoa|2017/07/11 15:26|0 iruzkin
Loading player...

Hainbat elkarretaratze eta manifestazio egin dituzte azken egunotan Bilbon, David Rinconen askatasuna aldarrikatzeko. Herriok Erabaki ekimenak adierazi duenez, ziurgabetasun eta babes juridikorik gabeko egoeran daude Hanburgoko protestetan atxilotutako lagunak.

Uztailaren 6an atzeman zuten Rincon, liskar eremutik kanpo. Atxilotu eta hamasei ordura epailearen aurrera eraman zuten, abokaturik gabe. Indarrean dagoen salbuespen legediak ahalbidetuta, atxiloaldia luzatu diote Rinconi. Bere abokatua epaiketa azkarra egiteko prozedura irekitzen saiatzen ari da, hurrengo hamabost egunetan egin ahal izateko. 

Manifestariek gogor salatu dituzte polizia alemaniarraren "inpunitatea eta gehiegikeriak". Guztira, 300 pertsona inguru atxilotu ditu G20aren aurkako protestetan. 

 
Loading player...