Hamaika

Birjolastu: berrerabilitako materialekin jolasean

Haurrentzako jolas parke bat da Birjolastu. Bertan izan da Hamaika Telebista, Iruñeko San Ferminetan jarri duten txokoan. 

Haurrek jolasteko beste modu bat ezagutzen dute Birjolastu txokoan, hainbat eta hainbat produktu birziklatuta, alegia. Begiraleek azaldu dutenez, bederatzi gune ditu, besteak beste, zirkoarekin zerikusia duten jolasak egiteko, birziklatutako ontziak egiteko eta musika sortzeko.