Ortega Bretos, Ainhoa

Lau langile hil dira hamar egunetan Euskal Herrian

Urtea hasi zenetik 38 langile hil direla salatu dute hainbat sindikatuk Iruñean, Lan Departamentuaren aurrean. 

Azkena Aritzun (Iruñerria) hil zen uztailaren 12an, eraikitzen ari zen etxebizitzaren teilatutik behera erori zenean. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek azaldutakoaren arabera, hamar egunetan Euskal Herrian gertatu den laugarren lan istripua da.

Langileen baldintza duinak "bermatzeko" erabaki politikoak hartu behar direla azaldu du Rosa Iriarte LAB sindikatuko kideak. Horren harira, istripu horiek arduradunak dituztela esan du Andoni Larralde ELAko ordezkariak, eta enpresak ikuskatu beharko liratekeela azpimarratu du, "prebentzio eta segurtasun arauak betetzen dituzten ikusteko".