Ortega Bretos, Ainhoa

Europako mugara eraman dute migrazio politiken aurkako salaketa

Mugak Zabalduz izeneko egitasmoa antolatu du bigarren aldiz errefuxiatuei eta migratzaileei laguntzeko Euskal Herriko Plataformak. 

Uztailaren 14an abiatu da Mugak Zabalduz karabana, etorkinek eta errefuxiatuek pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa salatzeko. 18an heldu da Melillara eta hainbat ekitaldi egin ditu bertan. Amaitzeko, Almeriara iritsi da karabana, uztailaren 22an.

Guztira 450 pertsona abiatu dira Europako hegoaldeko mugarantza, horietako 200 Euskal Herritik. Balorazio positiboa egin badute ere, antzeko ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute.

2016an ere Mugak Zabalduz egitasmoa antolatu zuten. Ehunka pertsona joan ziren Greziara, "Siriako gerratik ihesi bertan harrapatuta gelditu ziren pertsonek pairatzen zuten egoera salatzeko".