Zarrabeitia, Beñat

Irene Paredes hasieratik aritu da Portugalen aurka, eta Ingalaterrak Eskozia jipoitu du

Abiatu da Europa mailako emakumezkoen futbol selekzio onena zein den erakutsiko duen txapelketa: Eurokopa. 

Eurokopako Laugarren jardunaldian, Espainiak bi eta huts irabazi dio Portugali. Irene Paredes Legazpiko futbolaria hasieratik artidu da eta Mariasun Quiñones hondarribitarrak aulkitik ikusi behar izan du partida.

Angel Vildaren nesken errenta altuagoa lortzeko aukerak sortu dituzte. Bestalde, D multzoaren baitan ere, Ingalaterrak gogor kolpatu du Eskozia. Lioness-ak sei eta huts gailendu dira Tartan Army-ren kontra. 

Holandan finkatu da aurtengo edizioa, eta abuztuaren 6ra bitartean iraungo du. Hamasei selekzio sailkatu dira guztira Eurokopan aritzeko: Danimarka, Herbehereak, Belgika, Norvegia, Errusia, Alemania, Italia, Suedia, Austria, Frantzia, Islandia, Suitza, Ingalaterra, Portugal, Eskozia eta Espainia.