Ortega Bretos, Ainhoa

Santurtziko Mugimendu Feministak gogor salatu du larunbateko sexu erasoa

Igande goizaldean 55 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Mugimendu Feministak uztailaren 21ean manifestatzeko deia egin du. 

Eraso sexistez nazkatuta daudela adierazi dute Santurtziko Mugimendu Feministako kideek, uztailaren 15ean gertatutako erasoaren harira:  "Emakume izateagatik ezin gara parrandan ibili, ezin dugu dantzatu, ezin dugu eskoterik eraman. Hemen gaude ozen esateko Santurtziko herrian ez dugula erasorik onartuko". 

Uztailaren 15eko goizaldean gertatu zen erasoa. Emakume gazte batek lo hartu zuen Santurtziko taberna batean. Egoera hori baliatuta, gizon bat hurbildu eta ukituak egiten hasi zitzaion. Lekukoek ohartarazi zioten erasoaz Ertzaintzari. 

Mobilizaiorako deia egin du Santurtziko Mugimendu Feministak. Uztailaren 21ean egingo dute manifestazioa, 21:00etan Santurtziko Pantalanetatik abiatuta.