La Via Campesina: munduko nekazarien nazioarteko VII. konferentzia

Mundu osotik etorritako 600 nekazari inguruk 200 miloi militanteren ordezkaritza egingo dute konferentzian. 

Hamaika|2017/07/20 16:21|0 iruzkin
Loading player...

La Via Campesina Munduko laborari elkarterik handiena Derion ospatzen ari da nazioarteko zazpigarren konferentzia. Uztailaren 16an hasi dira emakume eta gazte nekazarien asanbladekin, eta 19an biltzar orokorra inauguratu dute.

Besteak beste, nekazari txikien eskubideez, elikadura burujabetzaz, agroekologiaren defentsaz, eta lurra berreskuratzeaz arituko dira biltzarrean. Uztailaren 22an hurrengo lau urtetarako erronka eta estrategiak aurkeztuko dituzte, eta igandean oinez joango dira Deriotik Bilbora, bertan manifestazioa egiteko. 

 



 
Loading player...