Hibaika eta Urdaibai nagusitu dira Euskadiko Traineru Txapelketan

Azkenengo metroetan erabaki dira estropadak, eta bi segundu eskaseko aldearekin nagusitu dira irabazleak.

Ortega Bretos, Ainhoa|2017/07/26 16:12|0 iruzkin
Loading player...

Uztailaren 25ean jokatu dute Euskadiko Traineru Txapelketa Lekeitioko uretan. Bertan izan dira Bizkaia eta Gipuzkoako Txapelketetan sailkatutako traineruak. 

Emakumeei dagokienez, Hibaika Arraun Elkarteak irabazi du aurreneko aldiz txapelketako bandera. Lehenengo luzean San Juan aritu da aurretik, segundu bateko aldearekin. Ziaboga ostean, aldiz, abantaila lortu dute Oreretako neskek, eta 1,98 segundu atera dizkiete Batelerei. Hirugarren txandan amaitu du Oriok, eta laugarrenean Donosti Arraun Lagunak-ek.  

Gizonezkoen txapelketan Urdaibai izan da garaile. Hasieratik egon da aurretik, baina azken luzean hamar segunduko aldea jan dio Hondarribiak, eta buruz-buru aritu dira biak azkenengo olatura arte. Hirugarren egin du Oriok, bigarren ziabogako sokarekin kateatuta gelditu ostean, eta laugarren Kaikuk.

 
Loading player...