Juana Rivasi babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute Iruñean

Tratu txarrengatik zigortutako senarrari haren seme alabak ematea ekiditeko egin du ihes Juana Rivasek. 

 

Hamaika|2017/08/14 14:20|0 iruzkin
Loading player...

Juana Rivas eta haren seme alabei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute Lunes Lilas eta Andrea kolektiboek Iruñean, ‘Eraso matxistarik ez’ lelopean. Uztailaren 26tik desagertuta dago Granadako emakumea haren bi seme alabekin. Tratu txarrak leporatuta zigortu zuten bere senarra, eta umeak hari ematea ekiditeko egin du ihes.

 

 

 
Loading player...