Mikel Landa txirrindulari murgiarrak Movistar Team taldearekin fitxatu du

Pilotari dagokionez, Urrutikoetxeak eta Larunbek irabazi dute Bastidako Txapelketa. 

Ortega Bretos, Ainhoa|2017/08/16 15:13|0 iruzkin
Loading player...

Movistar Team taldearekin fitxatu du Mikel Landa txirrindulari murgiarrak bi urtetarako. Hirugarren postuan sailkatu zen 2015eko Italiako Giroan, eta laugarrenean 2017ko Tourrean. Movistar Taldeak adierazi duenez, "Espainiako Estatuko txirrindularitza lideratzeko aproposa da Landa, bere adinagatik eta erakutsi duen mailagatik". 

Pilotari dagokionez, Bastidako Txapelketa irabazi dute Urrutikoetxeak eta Larunbek. Abuztuaren 15ean jokatu dute finala, eta 22-14 nagusitu zaizkie Irribarria eta Merino II-ari. 

 

 
Loading player...