Espainiako Gerra Zibilean erahildako hainbat lagunen hilotzak aurkitu nahi dituzte Zizur Nagusian

Lehenengo aldiz neurri handiko hondeamakina erabili behar izan dute. 

Ortega Bretos, Ainhoa|2017/08/30 17:46|0 iruzkin
Loading player...

Deshobiratze lanetan hasi ziren astelehenean Zizur Nagusian (Nafarroa). Gerra Zibilaren hasieran erahil zituzten lau lagunen hilotzak aurkitu nahi dituzte, zehazki Isidoro eta Bautista Egia anaienak, Jose Joaquin Larraiozena eta Francisco Pascualenak. 

Lekukotasun batzuen arabera, hor utzi zituzten hilarazitakoen gorpuak, eta ondoren obren soberakinekin estali. Hori dela eta, materiale kantitate handiak mugitzea beharrezkoa izango da deshobiratze lanak egiteko, eta lehenengo aldiz neurri handiko hondeamakina erabili behar izan dute. 

 

 
Loading player...