Hamaika

Aurtengo Kontxako Bandera ez da betikoa izango

Tradizioa da Donostiako jostunek Kontxako bandera egitea. Aurten, bestalde, atzerriko enpresa bati enkargatu dio lana Udalak. 

Historian lehenengo aldiz, Kontxako Bandera atzerriko enpresa bati enkargatu dio Donostiako Udalak. Azken hiru hamarkadetan ardura hori izan duten jostunek ez dute inolako azalpenik jaso, Hamaika Telebistak jakin ahal izan duenez.