Hamaika

"Sitio Distinto" dokumentala Bilboko Kafe Antzokian

Irailaren 17an aurkeztuko dute. Euskal Herrira emigraturiko galiziarren ibilbidea jorratu eta bi kulturen artean eraikitako harremana aztertu du dokumentalak. 

Davide Cabaleirok zuzendu du "Sitio Distinto" izeneko dokumentala. 120 urtetan zehar Galiziatik Euskadira inmigratu zutenen historia erakutsi nahi izan du, eta topo egite honek sortu duen elkarbide estua milurteko bi kultura hauen artean.

Horretarako hainbat pertsona nabarmengarriekin izan da zuzendaria: Antón Reixa; Kepa Junkera; Dani Álvarez, galiziar jatorria duen ETBko kazetaria; Xabier Amuriza bertsolaria; galiziar jatorria duen Rosa Orellán antropologoa; Xose Estevez, Deustuko Unibertsitateko katedratikoa eta Iñaki Anasagasti politikoa, besteak beste.