Hamaika

Zinemakumeak gara

Irailaren 16tik 23ra, film labur, luze, hitzaldi, zein mahai-inguruak antolatu dituzte Bilbon, Zinemakumeak gara! izeneko erakustaldiaren harira. 

Beldurrezko eta fantasiazko zinema izango ditu ardatz erakustaldiaren 22. edizioak. Emakumeek zinemagintzan egindako lana ikusgai bilakatzea du helburu, eta aurten, Isa Campo zuzendari, gidoilari eta ekoizlea omenduko dute.