Ortega Bretos, Ainhoa

Katalunian izandako polizia indarkeria ikertzen ari da Som Defensores plataforma

Urriaren 7an aurkeztuko dute salatutako eraso guztien txostena.

Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren indarkeriari buruzko ikerketan lanean ari da Som Defensores plataforma. Komunikatu baten bidez, “bereziki larritzat” jo dituen erasoak salatu ditu, besteak beste, urriaren 1ean poliziak hainbat emakumeri egindako ukituak, “neurriz kanpoko” borren erabilera, ukabilkadak, eta gomazko piloten erabilera.

Salaketa jarri nahi duten herritarrei aholkularitza eskaintzeaz gain, poliziak eragindako kalteen txosten osoa aurkeztuko dute urriaren 7an, giza-eskubideen defentsarako sortuak diren nazioarteko hainbat elkarte eta organismori zuzenduta, besteak beste, Valentziako Arartekoa, Nazioarteko Amnistia erakundea eta Nazio Batuen Erakundea.