Hamaika

Langabe kopuruak behera egin du Hego Euskal Herrian

Abuztuan baino 1.164 langabe gutxiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 656 gutxiago Nafarroan. 

Nafarroan jaitsi da bereziki langabezia tasa, abuztuan baino %1.8 gutxiago, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuen arabera. Guztira, 167.341 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta LAB sindikatuak adierazi duenez, 2010eko mailara iritsi da langabezia.

Horrez gain, lanik ez duten %57 emakumeak direla azaldu du ELA sindikatuak, pasa den urtean baino %1,4 gehiago. Lan kontratu motari dagokionez, aldi baterakoak izan dira irailean Hego Euskal Herrian egin diren kontratuen %90a baino gehiago.