“Nik sinesten dizut”: Indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak

Emakumeen egia aitortzeko ekimena antolatu du Bake Foro Sozialak urriaren 8an Bilbon. Euskal Herrian bakea lortu ahal izateko, emakume horien egia ezagutzea “ezinbestekoa” dela adierazi dute. 

Ortega Bretos, Ainhoa|2017/10/09 15:30|0 iruzkin
Loading player...

Esparru anitzetako zazpi emakume izan dira beren lekukotzak azaltzen, hainbat helburu lortzeko asmoarekin. Lehenik eta behin, ekitaldi berean bildu nahi izan dituzte indarkeria matxista kasu anitzak pairatu dituzten emakume ugari.

Horrez gain, sinesgarritasuna eman diete lekukotzei, aitortza kolektiboa lortzeko bidean. Amaitzeko, emakumeen arteko elkartasuna indartzea bilatu dute ekimenarekin, ezinbestekotzat jo baitute testigantzak ezagutzea, Euskal Herrian bakea lortu ahal izateko. 

 
Loading player...