GUREAN GAUR

GUREAN GAUR 20:30: lerroburuak

Katalunian zein Euskal Herrian, herritarrek protesta jendetsuak egin dituzte Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteen espetxeratzeen kontra. Guardia Zibilaren aurkako "setio bat" hauspotzea egotzita, giltzapetzeko agindua eman zuen atzo gauean Carmen Lamelak, Altsasuko gazte auzipetuen kasua ere badaraman epaileak.

Kataluniako erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduaren bi zutabe nagusien ordezkariak kolpatuta oztopatu nahi izan dute independentziarako prozesua.

Junts pel Sik eta CUPek elkarrizketak azkartu dituzte erreferendumaren ondorioak gauzatzeko, eta Errepublika "ondorengo egunetan" deklaratuko dutela ziurtatu du CUPek.