Ortega, Ainhoa

Breanna Stewart NBA-ko izarrak ere sexu abusuak pairatu zituela kontatu du

#MeToo mugimenduaren baitan, Seattle Storm taldeko eta AEBko selekzioko saskibaloi jokalariak 9 urterekin erasotua izan zela kontatu du The Players Tribune hedabide digitalean.

Sexu abusuak bere senide baten etxean eman ziren eta bi urtetan zehar luzatu ziren. Gurasoei kontatu ostean, erasotzailea atxilotu zuten. Stewart-en testigantza kate luze baten azkena izan da, AEBtako jendartea eta iritzi publikoa asaldatu dituzten kontakizunen segidan.

Harvey Weinsten zine ekoizlearen aurka 82 emakumezkok egindako salaketen ondoren, sektore ezberdinetako beste emakume batzuk ere eurek bizitako erasoak publiko egiteko erabakia hartu dute.

Breanna Stewart-en testigantza