blog naiz, Beñat

Milaka lagun Gernikan urriko azken asteleharen baitan

Guztira 333 salmenta postu prestatu dituzte herrian zehar eta eguraldi txarra izanagatik ere, jende andana elkartu da bertan. Indabak izan dira protagonista nagusiak azokako saltoki guneetan, txakolina eta bestelako produktuekin batera egun lainotsuari kolorea emanez.

Azokaz gain, tabernetan ere giro aparta egon da, eta hainbat izan dira Busturialdeko herrira gerturatu diren lagunak. Askorentzat, egunak luze jo du Gernikan.