Hamaika

Realak Juanjo Arregi kargutik kendu du

 

Txuri-urdinek expektatiba altuekin hasi zuten denboraldia baina zazpi partida jokatu ostean oraindik ez dute punturik bildu. Egoeraren larritasuna ikusita, kirol zuzendaritzak aldaketari ekin dio orain arte Arregiren laguntzaile lanetan aritu den Gorka Alvarezek ardura hartu du. Hala ere, gipuzkoarrek teknikari bila jarraitzen dute.

Kurtso hasiera gogorra izan da Realarentzat, lehen partidetan Bartzelona edo Atletico bezalako taldeen aurka jokatuz. Hala ere, ondoren ez dira emaitzak heldu eta taldea azkeneko postura erori da. Denboraldi hasieran, Arregik Igor San Miguelen tokia hartu zuen eta Sakai japoniarra edo Claudia Zornoza espainiarra fitxatu zituzte baina momentuz taldeak ez du behar bezalako maila eskaini. Sevillaren aurka pilatutako porrota erabakigarria izan da.