GUREAN GAUR

Milaka lagun kalera atera dira Katalunian, presoak aska ditzatela eskatzeko

Intersindicalek egindako greba orokorrerako deialdiari erantzunez goizean, eta ANC eta Omnium Culturalek deituta arratsaldean, milaka lagunek hartu dituzte Kataluniako kaleak. Preso dituzten agintari politikoak zein ANC eta Omnium Culturaleko presidentea aske utz ditzatela eskatu dute. Hango berri jaso eta aktualitateko beste zenbait gairi begira jarri gara Gurean Gaur albistegiko lerroburuetan.