GUREAN GAUR

Aritz Adurizek Athletic-en jarraituko du

Ategorrietako aurrelariak beste urtebete jarraituko du talde zuri-gorriaren elastikoa defendatzen. Ondorioz, gutxienez, lehoiekin jarraituko du 2019ko ekainaren 30a bitartean.

Antigutokotik Lezamarako bidea egin eta 2002ko irailean lehen taldearekin debuta egin zuen. Orotara, hiru etapa ezberdinetan Athletic-en plantillako partaide izan da. 2012an, Valentzia taldetik itzuli eta geroztik Athletic-en ikur nagusia izan da. Orotara, 154 lortu ditu zuri-gorriekin eta 2015ko Superkopa eskuratzeko erabakigarria izan zen.