GUREAN GAUR

Mobilizazioak egin dituzte Hezkuntza publikoko sukaldari eta garbitzaileen greba dela eta

Jendetsuena Bilboko Kale Nagusian gehiengo sindikalak deitutakoa izan da. Udazken beroa dator hezkuntza alorrean eta protestak jarraipen zabala izan du.

Hezkuntza Publikoko Sukaldarien %80ak eta garbitzaileen %65ak greba egin dute gaur. Hezkuntzako lau eremutan abiatutako borroka udazkenaren baitan kokatzen da mobilizazioa, abenduaren 12rako deitu duten greba bateratuan bukatuko delarik. 2009tik hitzarmenik gabe daudela salatzeaz gain, sektorearen pribatizazio arrisku larria plazaratu dute.