GUREAN GAUR

Ibon Iparragirre askatzearen alde, epailearen aginduz egindako mediku txostena

Hies gaitza dela eta, Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren osasun egoera oso larria da, epailearen aginduz txostena egin duen mediku adituaren arabera. Horrez gain, txostenaren arabera, kartzela ez da leku egokia haren osasun egoera kontuan hartuta, hango bizi-baldintzetan arrisku are handiagoa baitu edozein infekzioren bat hartzeko.

Kataluniari dagokionez, bi kontu: batetik, Carles Puigdemontek Kataluniara itzultzeko asmoa duela, abenduaren 21ean presidente hautatzen badute. Bestetik, Artur Mas presidente ohiari etxea enbargatu dio Kontuen Auzitegiak 2014ko azaroaren 9ko hauteskundeengatik. Neurri bera hartu du Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohien ondasunei dagokienez ere.

Horiek nabarmentzekoak iruditu zaizkigun gaietako batzuk, beste zenbaiti ere erreparatu diegu titularretan.