Kataluniako erasoak gaitzesteko elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat herrietan

Hamalau lagun hil dira eta ehun zauritutik gora daude, horietako hamabost larri. Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu.

Hamaika|18/08/2017 16:35|0 commentaires
Loading player...

Eguerdiko 12:00etan egin dituzte elkarretaratzeak, besteak beste Iruñean, Bilbon, Donostian, Azpeitian eta Sestaon. Uxue Barcos Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, indarkeriaren aurka egiteko bakearen aldeko lanean "sakondu behar da". Bere iritziz, "egun berezia" izan da elkartasuna eta gobernuaren asmoa azaltzeko gizartearen aurrean.

Abuztuaren 17ko arratsaldean gidari batek hainbat pertsona harrapatu zituen furgonetarekin Bartzelonako Rambletan, eta gauean beste hainbat pertsona eraman zituen aurretik kotxe batek Cambrilsen. Guztira hamalau lagun hil dira, eta ehun zauritu inguru daude, horietako hamabost larri. Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu.

 
Loading player...