Palacio de Aroztegia lantegiak Baztango Udal Gobernua salatu du

Zehazki EH Bildu eta Ezkerrako bost zinegotzi salatu ditu lantegiak, "ekainean egindako protesta batzuetan laguntzeagatik". 

Hamaika|31/08/2017 16:42|0 commentaires
Loading player...

Abuztuaren 31n egin dute publiko salaketa hautetsiek, eta adierazi dute "zentzugabekeria hutsa" dela. Izan ere, Komantxe kolektiboak ekainean egindako mobilizazio batean argindarra uzteagatik daude salatuak. Azaldu dutenez, "ohikoa da herrian egiten diren ekitaldietarako plaza eta energia elektrikoa eskaintzea". Palacio de Aroztegia lantegiak "prebarikazioa eta erabilera desegokia" egozten die hautetsiei. 

 
Loading player...