Baobil hirian gaude (lehen Bilbao). Distantziak ezabatuak izan dira ia eta hilezkortasuna ez da urrun: aurten egingo da, azkenik, Izozte Aktari buruzko erreferenduma. Denboraren orea menperatu du gizakiak. Baita memoria ere. Rewind eta forward. Gure esku dago oroitzapenak noiz eta non gordailatu, nori eskualdatu eta nori ez. Euskara ere ez da garai batean erabiltzen zen berbera: bilbatua hitz egiten da orain, ingelesarekin nahastutako euskara.
Korporazioen menpeko mundu globalizatuan, ez dirudi Euskal Protektoratuak behar adinako autonomiarik duenik. Eta hori guztia gutxi balitz, Guggenheim gainean presentzia mehatxugarri bat azaldu da...
Eguneroko bizitza ez da inoiz erraza izan. 2112. urtea ez da salbuespena izango.
Babeslea:
Hi,
You can sign in in your account by email, but you will need to confirm it to be able to use the "Recover password" option.
We have sent you a verification email to . Read it and click the link.