Arrakalak eragin dituzte aldaketaren gobernuan Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek

GUREAN GAUR|12/09/2018 19:08

Gaztetxeen loraldia izan da azken aldian Nafarroan. Iruñeko Alde Zaharreko Maravillasekin batera, Arrotxapean, Tafallan, Lizarran, Burlatan, Berriozarren edota Mendillorrin sortu dituzte gaztetxeak. Horietako gehienetan, udalekin egindako akordioei esker aurrera atera dira proiektuak. Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek, ordea, Gobernua sostengatzen duen laukoan arrakalak eragin dute.

 
Loading player...