CCOOk eta Asviamiek kalte-ordainak eskatu dituzte amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz hildakoentzat
GUREAN GAUR|14/06/2019 17:39

Javi Perez CAF enpresako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Egiako (Donostia) epaitegiaren atarian CCOO eta Asviamiek deituta. 70. hamarkadan hasi zen CAFen lanean Javi Perez, azpikontrata baten bitartez. 2018an hil zen amiantoak eragindako gaixotasun baten ondorioz. 2017an, amiantoarekin kontaktuan lanean jarduteak eragindako gaixotasunak lan eritasun gisa onartua izan ziren. Hori kontutan izanda, kalte ordaina eskatzen dizkiote orain enpresari.

 
Loading player...