Ostegun honetan abiatuko da 24. Korrika Atharratzetik, ‘Euskara gara’ lelopean. 40 urte bete dira Korrika azkenekoz herri horretatik atera zenetik, eta horregatik egitarau berezia antolatu dute bertan. Goizeko hamarretan, Korrika Ttipiarekin batera txaranga, ikuskizun, erraldoi eta gaiteroak izango dira.