HAMAIKA

40 Minutu Rock: “Egoera aldatu bada ere, behin betiko etxeratzea aldarrikatuko dugu”

This browser does not support the video element.


Ate joka dugu 40 Minutu Rock jaialdia. Euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasun aletxoa jartzea helburu duen jaialdia otsailaren 15ean ospatuko da Durangon. Presoen egoera aldatu bada ere, presoen etxeratzeko aldarria presente dagoela adierazi dute jaialdiko antolatzaileek.