HAMAIKA

EHE: Gurrutxaga eta Torrek ez dute deklaratu Baionan euskaraz egiteko aukera ezagatik

This browser does not support the video element.


Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak deklaratzera deituta zeuden ostiral honetan. Pasa den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eginiko ekintza batengatik daude auziperatuta. Hain zuzen ere, Baionako auzitegiko sarrera ‘Justizia Euskararentzat’ margotu izanagatik. Lapurdiko hiriburuko epaitegi horretan azaldu dira biak, baina ez dute deklaratu, euskaraz egiteko aukerarik ez dietelako eman