MAY. 02 2025 - 15:30h Gaizka Uharte, LAB: "Langileak enpresak sortu duen zorrraren paganoak izan dira” This browser does not support the video element. GUREAN GAUR Altsasuko Sunsundegi autobus enpresa likidazio fasean sartu zen apirilaren 14az geroztik eta 340 bat langilek osatzen dute, enplegurik gabeko etorkizun hurbilari aurre eginez. Aldi baterako lan-erregulazioa apirilaren 30ean amaitu zen, inolako konponbiderik gabe. Albistea kolpe latza izan da langileentzat eta eskualdearentzat, bere enpresa enblematikoenetako bat galdu baitu. Honaino nola iritsi diren ulertzeko, Gaizka Uharte LAB sindikatuko bozeramailearekin hitz egin dugu eta arazoaren jatorrira eraman gaitu.