SEP. 25 2025 - 15:02h Nafarroako Gobernuak EtxeON proiektua iragarri du, bost urtean 735 etxebizitza eraikitzeko This browser does not support the video element. GUREAN GAUR Nafarroako Gobernuak EtxeON aurkeztu du, bost urtean 735 etxebizitza publiko eraikitzeko plana, alokairu sozial eta eskuragarria, azalera-eskubidea eta kooperatibei erabilera lagatzea barne dituena. 160 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du proiektuak eta 3.000 lanpostu sortuko ditu. Energia-eraginkortasuneko irizpideak izango ditu eta etxebizitza-parke publikoa handitzea eta dibertsifikatzea eta gazteei, familiei eta kooperatibei alternatiba errealak eskaintzea du helburu.